Txinga eroatea
JOKOAREN OINARRIA
Joko honetan bi txinga, bana eskuko, denbora mugarik gabe, ahalik eta distantzia luzeenean eraman behar dira.
ARAUAK
1.art.- Iltzearen edo plazaren neurria, 28 metrotakoa izateko ahaleginak egingo dira.
5.art.- Lehiaketan txingek izan beharreko pisuak honako hauek dira:
- Gazteak: 35 k
- Emakumeak: 25 k
- Senior: 50 k
9.art.- Iltze edo plaza bakoitza bukatzean, oinetako batekin bederen, azken zintako marra zapaldu beharko du.
10.art.- Parte hartzaileek hobekien irizten dioten pausuan arituko dira lanean. Lehiaketan zehar gelditu ahal izango dira, hala nahi badute, baina txingak eskuetatik zintzilik izan beharko dituzte beti ere.
11.art.- Txingetako bat edo biak gorputzeko atalen batean jartzea debekatua geldituko da eta hala egiten duena, kanporatua geldituko da.
12.art.- Neurketa kirolariak erortzen utzitako edo kirolariari eroritako lehenbiziko txingak utzitako markara arte egingo da. Neurtzeko, marka horretan aurreratuen dagoen aldea hartuko dugu kontuan.
13.art.- Kirolariak txingak aurrerantz botatzen baditu edo bueltaka uzten baditu, lan hori ez dugu baliozkotzat joko eta kanporatua geldituko da.
16.art.- Lehiakideek, eskuak garbi izan beharko dituzte, inongo produkturik gabe. Tranpa nabaria emanez gero, partehartzailea kanporatua izango da aurrez ohartarazi gabe.