Sokatira
1.- NAZIOARTEKO TXAPELKETETARAKO ARAUDIA
Sokatira kirol bat da, Nazioarteko Sokatira Elkartetako kide ofizialak diren taldeek eta TWIF-eko kideek praktikatzen dutena. Partaideak amateurrak izan beharko dira, TWIF-eko xedapenen arabera, eta euren betebeharra da Nazioarteko Sokatira Federazioaren (Tug of War International Federation) Araudia eta Arauak errespetatzea.
2.- KATEGORIAK
Nazioarteko Sokatira txapelketetan ondorengo kategoriak onartzen dira.
- Lurzoruan eta goman (Indoor)
- Maskulinoa eta femeninoa (Indoor)
- Senior, Sub23 eta Junior (Women)
- Mistoa 4×4 Maskulinoa eta Femeninoa
(b) (a)TWIF-ren ardurapean antolatzen da urtero Munduko Txapelketa bat Junior kategoria maskulinorako eta femeninorako.
PISU KATEGORIAK
Nazioarteko txapelketa guztietan aplikatuko dira ondorengo pisu kategoriak:
Mundukoa (W) Europakoa (E) Goman (I.) Lurrean (O.)
- Pisu Ultraluma gainditu gabe 480 Kilo Junior Femeninoa (I.O.) W.
- Pisu Luma gainditu gabe 500 Kilo U23 Femeninoa (I.O.) W
- Pisu Arina gainditu gabe 500 Kilo Senior Femeninoa (I.O.) W.
- Pisu arina astuna gainditu gabe 520 Kilo Senior Femeninoa (O.) E
- Pisu astuna gainditu gabe 540 Kilo Senior Femeninoa (I.O.) W.
- Pisu astuna gainditu gabe 560 Kilo Senior Femeninoa (O.) E
- Pisu arina gainditu gabe 560 Kilo Junior Maskulinoa (I.O.) W
- Pisu arina gainditu gabe 560 Kilo Senior Maskulinoa (I.) W. (O.) E.
- Pisu arina gainditu gabe 580 Kilo Senior Maskulinoa (O.) W.
- Pisu ertaina arina gainditu gabe 600 Kilo Sub23 Maskulinoa (I.) W.
- Pisu ertaina arina gainditu gabe
600 Kilo Senior Maskulinoa (I.) W - Pisu ertaina gainditu gabe
640 Kilo Senior Maskulinoa (I.O.) E.W. - Pisu gurutzadura gainditu gabe
680 Kilo Senior Maskulinoa (I.) W. (O.) E - Pisu astuna gainditu gabe
700 Kilo Senior Maskulinoa (O.) W. - Pisu astuna gainditu gabe
720 Kilo Senior Maskulinoa (O.) E. - Peso libre pisu mugarik gabe
- Mistoa (4 x 4) gainditu gabe
600 Kilo Senior Mistoa (I.O.) W
5.-ADIN MUGAK
5.1 Junior Kategoria Tiratzaile batek parte hartu ahal izango du junior kategorian, honek 15 urte betetzen dituen urtearen hasieratik 18 urte betetzen dituen urtearen amaiera arte.
5.2 Sub-23 Tiratzaile batek sub-23 kategorian parte hartu ahal izango du, 18 urte betetzen dituen urtearen hasieratik 22 urte betetzen dituen urtearen amaiera arte.
5.3 Senior Tiratzaile gizonezko batek senior kategorian parte hartu ahal izango du, 18 urte betetzen dituen urtearen hasieratik.
Tiratzaile emakumezko batek senior kategorian parte hartu ahal izango du 16 urte betetzen dituen urtearen hasieratik.