Sega
JOKOAREN OINARRIA
Aurrez jarritako denbora tarte batean, eta sega erabiliz, ahalik eta belar kilo gehien moztu behar dira joko honetan.
EUSKADIKO TXAPELKETETARAKO ARAUDIA:
Deialdia egin ondoren, izena ematen duten segalariak taldeetan banatuko dira, aurreko urteko finalerdietako eta finaleko emaitzen arabera. Talde bakoitzeko kanporaketa bat egingo da.
Lau taldekin lehia (izena ematen duten segalarien arabera egokituko da):
Talde bakoitzeko kanporaketan, kilo gehiago ebakitzen duten segalari biak, Finalerdietarako sailkatuko dira.
Finalerdi bakoitzean 4 segalarik ebakiko dute.
Finalerdi bakoitzetik 2 segalari sailkatuko dira Finalerako.
Belarra ebakitzeko denbora:
Neskena
- Finalean: 20 minutu
Mutilena
- Kanporaketetan eta Finalerdietan: 30 minutu
- Finalean: 60 minutu