JOKOAREN OINARRIA

Joko honetan bi ontzi, lurrik ukitu gabe ahalik eta bide luzeenean eraman behar da.


ontzi1

ONTZIEN EZAUGARRIAK


1.art.- Ontzi bakoitzak 41 kilo izango ditu.


2.art.- Ontziek 20 litroko bolumena izango dute.


ARAUAK

3.art.- Ibilbidea 80 metroko laukizuzen bat izango da edo txingetarako erabiltzen den berdina.

4.art.- Probak ez du denbora mugarik izango.

5.art.- Proba zozketa bidez eratuko da.

6.art.- Parte hartzaileek ez dute eskuetan inolako produkturik erabiliko. Parte hartzaileren batek iruzurra nabarmen eginez gero, kanporatua izango da, aurrez abisurik eman gabe.

7.art.- Ontzi pare guztiak epaileei aurkeztu beharko zaizkie, proba hasi aurretik, horrela epaileek ontziok egiaztatzeko aukera izan dezaten.

8.art.- Probaren hasteko agindua epaileak emango du.

9.art.- Ontzi parea eskuetatik zintzilik egon beharko da beti, ezin izango da gorputzeko beste atalen batean sostengatu. Sostengatzeak, kanporatzea ekarriko luke.

10.art.- Jokalariaren ekitaldiaren neurketa, lurra jo duen lehenengo ontziaren hasieran egingo da.

11.art.- Behin ekitaldia bukatu eta gero, antolakuntzakoek, irteera puntura eramango dituzte ontziok.