JOKOAREN OINARRIA

Ilaran eta batetik bestera 1,25 metroko tartera dauden lokotxak, saski batean ahalik eta lasterren sartu behar dira joko honetan.


lokotx

ARAUAK

1.art.- Plazako alde batean, parte hartzaile bakoitzeko saski bat jarriko da. Saski guztiak berdinak izan beharko dira, neurri honetakoak: 40-50 zentimetro diametroan eta 40-50 zentimetroko altuera. Saskiak jartzerakoan 2 metroko gutxieneko tartea utziko da haien artean eta gutxienez 1,5 metroko tartea kanpoaldeko saskien eta lehia tokiaren mugaren artean. Tarte biak saskien erdigune geometrikotik neurtuko dira.

2.art.- Lokotxen (makiltxoen) neurriak honakoak izango dira: 14-20 zentimetroko luzera. Biribilak badira, diametroa 2,5-3 zentimetro artekoa izango da. Karratuak badira, alde bakoitzak 2,5-3 zentimetro izango ditu.

3.art.- Lehenengo lokotxa saskitik 1,25 metrotara jarriko da. Bigarrena, lehenengotik 1,25era, eta horrela behin da berriz, 25 lokotxetaraino.

4.art.- Ekitaldia 50 lokotxetakoa bada, lokotx bakarra jarri beharrean bi jarriko dira. 75ekoa bada, hiru jarriko dira. 100ekoa bada, 4.

5.art. .- Parte hartzaileek lokotx guztiak banan-banan sartuko beharko dituzte saskian. Ezin izango dira lokotx berrri bat hartzera abiatu aurrekoa saskian sartu ez bada.

6.art.- Nahigabe, parte hartzaileren batek, aurreko lokotxa sartu gabe, berri bat saskira ekarriz gero, Epaileak zigorra jarriko dio: sartu ez duen lokotxa lehen zegoen lekutik 1,25 metrotara jarriko du.

7.art.- Lokotxak nahi den ordenan jaso ahal izango ditu kirolariak.

8.art.- Emakumezkoen lehiaketak, 50 lokotxetakoak izango dira.