Abadiñon, 2016ko apirilaren 26an

Jose Luis Sarasola Aginalde lehendakariak, Carlos Ruiz de Aretxabaleta idazkariak eta Kerman Perez de Herediak osatzen duten Hauteskunde Batzorde osoa bildurik eta Joseba Fernandez Arribas aholkulari juridikoak lagunduta, ondoko akordioak onartu dira aho batez:

LEHENENGOA.- Lehendakaria izateko Jose Antonio Lopategi Arrieta jaunaren kandidaturaren behin-behineko izendapenaren aurka inolako erreklamaziorik aurkeztu ez denez, kandidatura hori behin betikoa izendatzen da.

BIGARRENA.- Hauteskunde arautegiak egiteko eta euskal eta lurraldeetako federazioetako hauteskundeak burutzeko irizpideak ezartzen dituen Kultura-sailburuaren 2012ko otsailaren 19ko Aginduaren 68 artikuluaren arabera, baita Hauteskunde Arautegiko 26. artikuluaren arabera ere, Lehendakaria izateko kandidatura bakar bat egonik ez da behar botaziorik egitea eta Jose Antonio Lopategi Arrieta jauna Lehendakari izendatzen da.

HIRUGARRENA.- Kultura-sailburuaren 2012ko otsailaren 19ko Aginduaren 36. Artikuluak eta hurrengoak aurreikusten dutenarekin bat eginez, zeinek hauteskunde arautegiak elaboratzeko eta euskal eta herrialdeetako kirol federazioen hauteskundeak egiteko prozesuak ezartzen dituen, Akta hau eta atxikirik doakion dokumentazioa:

– Euskadiko Herri Kirol Federazioaren iragarki-taulan jakitera emango da.
– Herrialdeetako federazioetara igorriko da, bakoitzak bereiragarki-taulan jakitera emateko helburuaz.
– Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendaritzara igorriko da.

Hartutako erabakien aurka helegitea jarri ahal izango da Hauteskunde Batzordearengana joz, bi egun baliodun epean.