Lasto botatzea
JOKOAREN OINARRIA
Joko honetan, fardoa, sarde baten laguntzarekin, barra horizontal baten gainetik pasatu behar da.
MATERIALAREN EZAUGARRIAK
1.art.- Fardoak 12 eta 13 kilo arteko pisua izango du. Fardoa estu lotua eta enbalatua egongo da, ez dadin barreia.
2.art.- Sardearen luzera osoa ez da 1,80 zentimetro baino handiagoa izango. Lehiakide bakoitzak bere sardea erabil dezake, edo bestela antolatzaileek eskainitakoa.
3.art.- Barra horizontala horrela altxatuko da:
· • 30 zentimetroka, hasi 3.40 metrotik 4 metroko altuera arte.
· • 20 zentimetroka, hasi 4 metrotik 5 metroko altuera arte.
· • 10 zentimetroka, 5 metroz goiti.
ARAUAK
4.art.- Zozketaz erabakiko da zein ordenatan arituko diren lanean lehiakideak.
5.art.- Lehiaketa hasteko gutxienezko altuera, antolatzaileek ezarriko dute, aurrez kontsultatu ondoren. Parte hartzaile bakoitzak “maila” (altuera) guztiak pasatu beharko ditu.
6.art.- Parte hartzaile bakoitzak, saiakera bat egin ondoren, bigarren saiakera egin ahal izateko, gainontzeko parte hartzaileek beraiena egin arte itxaron beharko du.
7.art.- Altuera bakoitzean hiru saiakera egin ahal izango dira. Kale eginez gero, parte hartzailea kanporatua geldituko da.
8.art.-Altuera bakoitzean ere, zozketaz erabakiko da zein ordenatan arituko diren lanean lehiakideak.
9.art.- Proba, altuera handiena lortu duenak irabaziko du.
10.art.- Berdinketa emanez gero, saioa hasi denetik, saiakera gutxien eginez altuera gehien lortu duenak irabaziko du.
11.art.- Erabili beharreko materiala lehiaketan zehar honda daitekeenez, lehiaketa bakoitzeko bi sarde eta bi fardo beharko dira.