JOKOAREN OINARRIA

Burdinazko ingudea altuera jakin batera, ahalik eta aldi gehienetan altxatzean datza joko hau.


INGUDEAREN ETA LANABESEN EZAUGARRIAK

1.art.- Lehiaketetarako ingudeak, 18 kilo izan beharko ditu. Puntatik oinarrira 320 mm-ko altuera izango du (+- 20), eta 600 mm-ko luzera (+-20). Heldulekuak lauak izango dira, 40 mm-ko diametrokoak (+-2). Gutxienezko luzera, 160 milimetrokoa izango da. Emakumezkoen lehiaketetan, ingudeak 10 kiloko pisua izango du. Heldulekuak gomazko estalkia edukiko dute, baina esandako diametroa ez dute gaindituko inolaz ere.

2.art.- Ingudea jotzeko oinarria, goiko txaparen paralelo jarri beharko da, elondo egurrezko laukizuzen trinko bat izango da, eta 1.000 mm-ko luzera x 200 mm-ko zabalera (+-20 mm) izan beharko du. Altuera totala 200 mm-ko (+-20 mm) izan beharko du. Zutoina eta oinarriaren muturraren arteko distantzia 1.000 mm-koa (+ – 50 mm) izango da. Oinarriaren goiko aldea, 500 mm-ko luzera x 200 mm-ko zabalera x 10 mm-ko lodiera izango duen “U” formako altzairu arruntez egindako xafla batez estalita egongo da.

3.art.- Goiko xafla, bisera deitua, 500 mm-ko gutxienezko luzera x 400 mm-ko zabalera (+- 10 mm) duen txapa laukizuzena izango da. Honen eta kirolariaren buruaren arteko distantzia 30 zentimetrotakoa izango da. Zutoina eta biseraren muturraren arteko distantzia 1000 mm-koa (+ – 50 mm) izango da.

4.art.- Kirolariak norbait beharko balu plataformari heltzeko, hau epailearen agindupean arituko litzateke.

ARAUAK

5.art.- Ekitaldia 1,30 minututakoa izango da, gizonen zein emakumeen txapelketetan. Berdinketa balitz, lehenengo aritu dena izango litzateke irabazle.

6.art.- Altxaldia baliozkotzat jotzeko, ingudeak bai oinarria, bai goiko xafla jo beharko ditu. Altxaldia ontzat goiko xafla jo ondoren emango da.

7.art.- Kirolariaren eskuak garbi egon beharko dira, bestelako produkturik gabe.

8.art.- Kirolariak laguntzaile bat erabili ahal izango du. Honek ezin izango du Epailaren lana trabatu, ezta kirolaria ukitu, ezta materiala ere, ekitaldiak iraun bitartean.

9art.- Ingudea edo egitura bera hautsiko balira, beste bat ekarri beharko litzateke. Ekitaldia berriz ere hasiko litzateke atsedenaldi baten ondoren, Epaileak ongi irizten dionean.


ingudea