Eguna:……. Abenduak 20, igandea
Tokia:……… ASTEASU (Gi) – Pilotalekuan
Ordua:…….. 18:00

 Euskadiko TXINGA-EROATE Txapelketak:
Jaialdiari arratsaldeko 18:00etan emango zaio hasiera aurtengo Euskadiko txinga-eroate Txapelketekin: emakumezkoen eta gizonezkoen txapelketak jokatuko dira.
Egin beharreko lana: emakumezkoek 25 kiloko eta gizonezkoek 50 kiloko txingekin jardungo dute 28 metroko plazan, ahalik eta plaza gehien egin nahian.

PARTE-HARTZAILEAK:
EMAKUMEZKOAK:
Garazi Arruti Garaizar (Bi)
Laura Perez Garcia (Bi)
Santa Sousa Santos (Na)

GIZONEZKOAK:
Kerman Pérez de Heredia Arbigano (Ar)
Oscar Perez Estefanía (Bi)
Ousmane Drame (Bi)
Igor Landa Aramendi (Gi)
Andoni Iruretagoiena Lertzundi (Gi)

AIZKORA- HARRI JASOTZE desafio-erakustaldia:
Jarraian, arratsaldeko 18:30 inguru, aizkolari eta harri-jasotzaile gazteekin osaturiko bi bikoteen arteko desafio-erakustaldia ikusteko aukera izango da. Lan zehatz bat zein bikotek lehenago bukatu izango da helburu.
Alde batetik, aurtengo Euskadiko harri-jasotzaile kintopekoetako garailea MIKEL LOPETEGI eta HODEI EZPELETA aizkolari gazteak osaturiko bikotea.
Bestalde, aurtengo Euskadiko II. mailako aizkora txapelketako garailea IKER VICENTE aizkolari gaztea eta Euskadiko kintopekoetako bigarren sailkatuak, GORKA ETXEBERRIAk osaturikoa.

 HARRI-JASOTZE txapelketa: harri handiak
Azkenik, 19:00ak inguru, Euskadiko harri handien harri-jasotze Txapelketa ospatuko da.

Erabili beharreko harriak: hiru minutuko saioa harri bakoitzarekin:
Laukizuzena……… 175 kg. / 200 kilo
Zilindrikoa………… 175 kg. / 200 kilo
Kubikoa…………… 150 kilo
Bola………………… 125 kilo

PARTE-HARTZAILEAK
Jokin Eizmendi Manterola (Gi)
Iban Ugartemendia Saizar (Gi)
Aimar Galarraga Ibarguren (Gi)

Aimar Irigoien harri-jasotzailea parte hartzeko izena emanda zegoen baina muskulu-zuntz etendura bat dela eta, azkenean ezingo da aritu.