2016ko APIRILAREN 7an EUSKADIKO HERRI KIROL FEDERAZIOKO HAUTESKUNDE BATZORDEAK EGINIKO BILERAREN AKTA
Abadiñon, 2016ko apirilaren 7an

Jose Luis Sarasola Aginalde lehendakariak, Carlos Ruiz de Aretxabaleta idazkariak eta Kerman Perez de Herediak osatzen duten Hauteskunde Batzorde osoa bildurik, ondoko akordioak onartu dira aho batez:

LEHENENGOA.- Euskadiko Herri Kirol Federazioaren Presidentea izateko kandidaturarik aurkeztu ez denez hasiera batean zehaztutako epe barruan, Hauteskunde Araudiko 42 artikuluan jasotakoarekin bat eginez egokia da kandidaturak aurkezteko epe berri bat onartzea.

BIGARRENA.- Xede horretarako, akta honi atxikirik doakion hauteskunde egutegia onartzen da.

HIRUGARRENA.- Kultura-sailburuaren 2012ko otsailaren 19ko Aginduaren 36. Artikuluak eta hurrengoak aurreikusten dutenarekin bat eginez, zeinek hauteskunde arautegiak elaboratzeko eta euskal eta herrialdeetako kirol federazioen hauteskundeak egiteko prozesuak ezartzen dituen, Akta hau eta atxikirik doakion dokumentazioa:

– Euskadiko Herri Kirol Federazioaren iragarki-taulan jakitera emango da.
– Herrialdeetako federazioetara igorriko da, bakoitzak bere iragarki-taulan jakitera emateko helburuaz.
– Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendaritzara igorriko da.

Hartutako erabakien aurka helegitea aurkeztu ahal izango da Hauteskunde Batzordearengana joz bi egun baliodun epean.

HAUTESKUNDE EGUTEGIA
2016ko APIRILAK 11
Euskadiko Herri Kirol Federazioko lehendakari izateko hautagaiak aurkezteko epearen hasiera

2016ko APIRILAK 18
Euskadiko Herri Kirol Federazioko lehendakari izateko hautagaiak aurkezteko epearen amaiera.

2016ko APIRILAK 20
Euskadiko Herri Kirol Federazioko lehendakari izateko behin-behineko hautagaien izendapena.
Euskadiko Herri Kirol Federazioko lehendakari izateko behin-behineko hautagaien izendapenari erreklamazioak jartzeko epearen hasiera.

2016ko APIRILAK 22
Euskadiko Herri Kirol Federazioko lehendakari izateko behin-behineko hautagaien izendapenari erreklamazioak jartzeko epearen amaiera.

2016ko APIRILAK 26
Euskadiko Herri Kirol Federazioko lehendakari izateko behin-behineko hautagaien izendapenari jarritako erreklamazioen ebazpena.
Euskadiko Herri Kirol Federazioko lehendakari izateko behin betiko hautagaien izendapena.

2016ko MAIATZAK 5
Ezohiko Biltzar Orokorra Euskadiko Herri Kirol Federazioko lehendakaria hautatzeko.
Behin-behineko lehendakari izendapena.
Behin-behineko lehendakari izendapenari erreklamazioak jartzeko epearen hasiera.

2016ko MAIATZAK 7
Behin-behineko lehendakari izendapenari erreklamazioak jartzeko epearen amaiera.

2016ko MAIATZAK 11
Behin-behineko lehendakari izendapenari jarritako erreklamazioen ebazpena.
Euskadiko Herri Kirol Federazioko behin betiko lehendakari izendapena. Hauteskunde-prozesuaren bukaera.