Harri jasotzea
JOKOAREN OINARRIA
Lagun batek, bere indarrez baliatuz, eta inolako lanabes edo mekanismorik erabili gabe, harri bat jasoko du, lastratua zein ez, lurretik sorbaldaraino, lurretiko horizontaltasuna lortu arte, kontutan izanik harriaren pisua eta ezaugarriak baita ekitaldiak ere.
EUSKADIKO TXAPELKETETARAKO ARAUDIA
HARRI TXIKIAK JASOTZEKO EUSKADIKO TXAPELKETA:
MAILAK
- Orokorra
- 80 kiloz beherakoa
Erabili beharreko harriak:
- Bola 100 kilos
- Kubikoa 112,5 kilo
- Zilindrikoa 125 kilo
- Laukizuzena 125 kilo
Ekitaldiek 3 minutuko iraupena izango dute. Saio bat amaitu eta hurrengoa hasi bitartean gutxienez hamabost minutuko atsedenaldia izango du kirolariak.
CHARRI HANDIAK JASOTZEKO EUSKADIKO TXAPELKETA:
Erabili beharreko harriak:
- Bola 125 kilo
- Kubikoa 150 kilo
- Zilindrikoa 175 kilo / 200 kilo
- Laukizuzena 175 kilo/200 kilo
Harri-jasotzaileak hautatuko du harri zilindrikoen eta laukizuzenen pisua. Ezin izango dira biak pisu berekoak izan. Ekitaldiek 3 minutuko iraupena izango dute. Saio bat amaitu eta hurrengoa hasi bitartean gutxienez hamabost minutuko atsedenaldia izango du kirolariak.
KINTOPEKOEN EUSKADIKO HARRI-JASOTZE TXAPELKETA:
Kintopeko, 21 urtez beherako harri-jasotzailea hartuko dugu, hots, urte horretan 21 urte beteko ez dituen harri-jasotzailea.
Erabili beharreko harriak:
- Kubikoa 100 kilo
- Zilindriko zaharra 100 kilo
Ekitaldiek 3 minutuko iraupena izango dute. Saio bat amaitu eta hurrengoa hasi bitartean gutxienez hamabost minutuko atsedenaldia izango du kirolariak.