Atzo irailak 27 Aian jokatutako maila nagusiko aizkora kanporaketan, elkarren segidako bigarren urtez AITZOL ATUTXA bizkaitarra nagusitu zen.
Aizkolari bakoitzak 6 pago-enbor ebaki zituen: bi kanaerdiko (54 ontzakoak), bi 60 ontzako eta bi oinbiko (72 ontzakoak).
Aiako azken denborak:

AITZOL ATUTXA GURTUBAI (Bi) 19’ 44’’ 52 %
Floren Nazabal Leiza (Na) 20’ 06’’ 97 %
Jon Irazu Ugalde (Gi) 20’ 29’’ 64 %
Iñaki Azurmendi Peñagarikano (Gi) 20’ 51’’ 37 %
Jose Mari Olasagasti Landa (Gi) 20’ 52’’ 84 %
Joseba Otaegi Saizar (Gi) 21’ 25’’ 73 %
Jon Rekondo Salaberria (Na) 21’ 34’’ 37 %
Mikel Larrañaga Elgarresta (Gi) 21’ 48’’ 75 %
Ugaitz Mugerza Mendizabal (Gi) 22’ 14’’ 52 %
Juan Jose Lopez Azpilikueta (Na) 23’ 15’’ 09 %
Unai Otaño Albizu (Gi) 24’ 34’’ 97 %
Ander Erasun San Sebastian (Na) Ezin izan zuen parte hartu

FINALA kanporaketako lehen sei sailkatuekin, BASAURIn (Bizkaia) URRIAren 12 jokatuko da.