Gaur (urriak 30) jokatu da Elizondon (Nafarroa) II. mailako Euskadiko aizkora Txapelketaren Finala. Aizkolari bakoitzak seina pago-enbor ebaki ditu: bi kanaerdiko (54 ontzako), bi 60 ontzako eta bi oinbiko (72 ontzako).
IKER VICENTE SARALEGIk 18 urteko aizkolari nafar gazteak jantzi du txapela. Ondorioz, iaz III. mailako Euskadiko txapela jantzi zuen eta urte baten buruan II. mailakoa.
Ruben Saralegi izan da txapeldunordea, minutu bat eta zortzi segundo gehiago behar izan ditu. Biak ala biak Euskadiko maila nagusian ariko dira heldu den urtean.
Ondoko sei aizkolariak aritu dira lanean, lana bukatzeko ondoko denborak erabili dituztelarik:

IKER VICENTE SARALEGI (Na) 21’ 47’’
RUBEN SARALEGI MARTINIKORENA (Na) 22’ 55’’
Luis Txapartegi Gurrutxaga (Gi) 23’ 17’’
Aratz Mugertza Mendizabal (Gi) 25’ 40’’
Jesus Mari Mujika Elola (Gi) 28’ 52’’
Arkaitz Jáuregui Gorrochategui (Ar) 29’ 26’’

————————————————————
Eguna: Urriak 30, OSTIRALA
Ordua: 12:00
Tokia: ELIZONDO (Nafarroa) – Iriarte pilotalekuan
Euria eginez gero Baztan pilotalekuan (bata bestearen ondoan daude)

Egin beharreko lana:
54 ontzako enbor bi
60 ontzako enbor bi
72 ontzako enbor bi