Atzo urriak 12 Basauriko Artunduaga Kiroldegiko pilotalekuan jokatutako finalean AITZOL ATUTXA aizkolari Dimatarra nagusitu zen. Atzokoa Aitzolek lortu duen maila nagusiko bigarren txapela da, lehena, iaz Beasainen etxeratu zuen.
Basauriko denborak:

Aitzol Atutxa Gurtubai (Bi) 42’ 36’’ 94 %
Jon Irazu Ugalde (Gi) 46’ 35’’ 71 %
Jose Mari Olasagasti Landa (Gi) 47’ 58’’ 39 %
Iñaki Azurmendi Peñagarikano (Gi) 48’ 20’’ 43 %
Mikel Larrañaga Elgarresta (Gi) 51’ 53’’ 36 %
Joseba Otaegi Saizar (Gi) 51’ 55’’ 30 %

Maila nagusiko finalean ohikoa den bezala, aizkolari bakoitzak 12 pago-enbor ebaki zituen: lau kanaerdiko (54 ontzakoak), lau 60 ontzako eta lau oinbiko (72 ontzakoak).