Larunbatean, urriak 11, Leioako (Bizkaia) Mendibile Jauregian jokatu zen Euskadiko lasto-jasotze Txapelketa.
Bederatzigarrenez jokatu den txapelketa honetan berriz ere JOSE MARTIN BUSTINZAk “Tubi”-k lortu zuen txapela seigarrenez.

Altxaldiak
Jose Martin Bustinza “Tubi” 24
Lander Otermin Munain 21
Arthur Van Der Putten 21
José Lauzurika Frdz de Gorostiza 20
Patxi Ituarte Salegi 19
Unai Ardeo Zaldua 18
Peio Argaia Eizmendi 18
Jon Loiola Biritxinaga 16

Kirol honetan partaide bakoitzak 45 kiloko lasto fardo bat, 7 metroko altuerara, ahalik eta gehienetan altxatu behar du bi minututan.