► IZENA EMATEKO EPEA:……..Azken eguna: UZTAILAK 23, ostirala
► IZENA EMATEKO TOKIA eta ERA: posta elektronikoz BAKARRIK, Euskadiko Herri Kirol Federazioaren helbidera mezu bat e-mailez bidaliz: ehkfede@herrikirolak.eus
Goian adierazitako eguna eta gero ez da izen-ematerik onartuko.
► KANPORAKETAK: zehaztuta dago: DONAMARIA (Na), ABUZTUAK 15, igandea, 12:00etan
Izena ematen duzuen aizkolarien arabera erabakiko da zenbat kanporaketa gehiago egingo diren.
Kanporaketetako lana: 54 ontzako 4 enbor
Kanporaketetako parte-hartzaileei EZ zaie dietarik ordainduko.
► IZEN-EMATEA GAUZATZEKO EZINBESTEKOA IZANGO DA:
50 euroko fidantza ordaintzea. Fidantza bueltatu egingo da, ondoko kasuetan izan ezik:
(a) Ez da bueltatuko kanporaketako irabazleak erabilitako denbora baino %50 gehiago erabiltzen bada lana bukatzeko.
(b) Ez da bueltatuko azkenean edozein arrazoigatik ez bada parte hartzen. SALBUESPENA: bueltatuko da, parte hartu ezina Euskadiko Federaziora jakinarazten eta frogatzen bada probaren eguna baino 7 egun lehenago.
OHARRA: Izena ematen duen kirolari orok parte hartu beharko du. Arrazoi batengatik azkenean norbaitek ezin badu parte hartu, Euskadiko Federaziora jakinarazi eta arrazoia frogatu beharko du (sendagilearen edo laneko ziurtagiria e.a…). Arrazoirik eman gabeko edo frogatu gabeko ez agertzeak, Federazioko diziplina organora bideratuko dira.
Deialdiarekin zerikusia duen edozein kontsulta egiteko, deitu Euskadiko Herri Kirol Federaziora: 94.681.81.12 zenbakira, goizez bakarrik.
Izpta.: Igor Duñabeitia Alacano
EHKFko Presidentea