Txapelketa guztiak egun eta toki berean egingo dira:
AZAROAK 13, larunbata, MUNGIA-BIZKAIAN, goiz-eguerdian (09:00 – 15:00 tartean)

INGUDE-JASOTZE, LASTO-ALTXATZE, TXINGA-EROATE eta TRONTZA Euskadiko Txapelketetan parte hartzea nahi duzuen kirolariak, kontuan hartu:

IZENA EMATEKO EPEA:……..Azken eguna: URRIAK 17, igandea

IZENA EMATEKO TOKIA eta ERA: BAKARRIK posta elektronikoz, Euskadiko Herri Kirol Federazioaren helbidera mezu bat e-mailez bidaliz: ehkfede@herrikirolak.eus

OHARRA: Euskadiko Federazioa itxita egongo da urriaren 9tik – 17rarte.

Euskadiko LOKOTX-BILTZE Txapelketa: Txapelketa hau ez da izen emate librekoa: gehienez bi emakumezko kirolarik har dezakete parte probintzia-federazio bakoitzeko. Hori dela eta, parte-hartzaileen izen abizenak lurralde federazio bakoitzak adierazten dituzte eta zuzenean deituko dizuegu zuen parte-hartzea baieztatzeko.

OHARRA: Izena ematen duen kirolari orok parte hartu beharko du. Arrazoi batengatik azkenean norbaitek ezin badu parte hartu, Euskadiko Federaziora jakinarazi eta arrazoia frogatu beharko du (sendagilearen edo laneko ziurtagiria e.a…). Arrazoirik eman gabeko edo frogatu gabeko ez agertzeak, Federazio diziplina organora bideratuko dira.

Izpta.: Igor Duñabeitia
EHKFko Presidentea