Barrenarien
TXAPELKETAREN OINARRIAK
Harri baten gainean ahalik eta barrena-zulo gehien egitea, sakonera zehatz batekoak, horretarako barrena erabilita, denbora-epe batez.
BARRENA
Harri batean zuloak egiteko erabiliko da lantza metalikoa, aurrerantzean barrena izendatuko dena, ondorengo ezaugarrien arabera:
1. Art.- Bere luzera 1,90m. eta 2,10m artekoa izan beharko da.
2. Art.- Barrenaren puntak gehienez hamahiru (13) zentimetroko luzera izango du.
3. Art.- Zuloak egiteko ahoaren zabalera hogeita hamalau (34) eta berrogei (40) milimetro artekoa izan beharko da.
4. Art.- Barrenaren diametroa hogeita zortzi (28) eta hogeita hamar (30) milimetro artekoa izan beharko da ± 0,2mm-ko errore marjinarekin.
5. Art.- Debekatuta dago barrena trokelatzea, zintekin biltzea edo itsasgarria eranstea, etab. Barrenak esparatrapu itsasgarriaren hondarrak ekar litzake, horiek jakinaren gainean jarri direnean izan ezik.
6. Art.- Barrenaren pisua ez da finkoa izango, horien luzera eta diametroa erabakigarriak izanik.
BARRENA-ZULOAK
Barrena-zuloak kontsideratuko dira, harrian eginiko zulo guztiak, ondorengo ezaugarriak kontuan hartuta:
7. Art.- Egin beharreko barrena-zuloaren sakonera proba bakoitzaren aurretik finkatuko da, eta oro har hamahiru (13) zentimetrokoa izaten da.
8. Art.- Barrena-zuloak aurretiaz mugatu gunearen barruan egin beharko dira. Hiru ilara zulatuko dira, nahi den hurrenkeran eta amaitzean, laugarren ilararekin hasi behar da. Salbuespenak epaileak erabakiko ditu.
9. Art.- Finkatu sakonera betetzen duen barrena-zulo oro, epaileak onartzen duenean, taponatu egingo da eta ez da berriro neurtuko.
10. Art.- Proba amaitzean, taponatu gabeko barrena-zuloak egiaztatu egingo dira eta sakonera handieneko hura soilik kontatuko da. Halaber harri pitzaduragatik osatu gabeko barrena-zuloak neurtuko dira. Neurketa bietako emaitzaren zentimetroak amaiera emaitza lortzeko erabili barrena-zuloen kopuruari erantsiko zaizkio.