Aizkora
JOKOAREN OINARRIA
Joko hau, neurri zehatzetako enborrak, aizkora bidez, ahalik eta lasterren ebakitzean datza.
EUSKADIKO TXAPELKETETARAKO
MAILAKETA ETA ARAUDIA
Aizkolariak lau sailetan (hiru maila eta gazteak) sailkatuko dira:
1. Maila: gehienez ere 12 aizkolarik osatuko dute.
2. Maila: gehienez ere 14 aizkolarik osatuko dute.
3. Maila: gainontzeko aizkolariak.
Gazteak: 18 urte arteko aizkolariak, urteak urte horretan bete dituztenak.
Gazteek ezin izango dute beste maila batean parte hartu. Hala ere, maila horretan bi urtez segidan txapeldun izan denak parte hartu ahal izango du 3. mailan, berak hala nahi baldin badu.
LEHENBIZIKO MAILA:
Finalean, kanporaketan sailkaturiko 6 onenek hartuko dute parte.
Lehenbiziko mailara igoko dira, bigarren mailako finaleko lehenbiziko eta bigarren sailkatuak. Bigarren mailara jaitsiko dira, lehenbiziko mailako kanporaketan azken eta azkenaurreko gelditu direnak.
Egin beharreko lana:
Kanporaketan:
54”ko 2 enbor
60”ko 2 enbor
72”ko 2 enbor
Finalean:
54”ko 4 enbor
60”ko 4 enbor
72”ko 4 enbor
Bai kanporaketan, bai finalean, enborrak pago-egurra izango dira.
BIGARREN MAILA:
Kanporaketetan sailkaturiko 6 onenek hartuko dute parte finalean.
Bigarren mailara, hirugarren mailako Finaleko lehenbiziko eta bigarren sailkatuak igoko dira.
Hirugarrenera, bigarren mailako kanporaketan azken eta azkenaurreko sailkatuak jaitsiko dira.
Egin beharreko lana:
Kanporaketan:
54”ko 3 enbor
60”ko enbor 1
72”ko enbor 1
Finalean:
54”ko 2 enbor
60”ko 2 enbor
72”ko 2 enbor
Bai kanporaketan bai finalean, enborrak pago-egurra izango dira.
HIRUGARREN MAILA:
Finalean, kanporaketan sailkatuetako 6 onenek hartuko dute parte.
Egin beharreko lana:
Kanporaketan:
54”ko 4 enbor
Finalean:
54”ko 3 enbor
60”ko 2 enbor
Kanporaketan, enborrak pinu-egurra izango dira; finalean, pago-egurra.
GAZTEAK:
Ez da kanporaketarik egingo.
Egin beharreko lana:
45”ko 4 enbor
54”ko bi enbor
Enborrak pago-egurra izango dira.
2. eta 3. mailetan, kanporaketetarako hitzartuak dauden dietak jasotzeko, aizkolariak ezin izango du irabazleak erabili duen denbora baino %50 gehiago erabili lana bukatzeko.