Abadiñon, 2017ko otsailaren 14an

2017ko urtarrilaren 27an egindako azken Batzar Nagusian Hauteskunde Batzordeko kide izendatuak izan ziren Joseba Arrizabalaga Mendicute Jauna, Eneko Bilbao Goiri Jauna eta Andoni Cabrejas Bolumburu Jauna Hauteskunde Batzorde osoa bildurik eta Javier Cortazar Larracoechea aholkulari juridikoak lagunduta, jarraian aipatzen diren puntuak zabal aztertu eta eztabaidatu ondoren, aho batez onartu dira ondoko

 AKORDIOAK

LEHENA.- Lehenik, formalki eratzen da Hauteskunde Batzorde hau eta kide bakoitzaren jaiotze datak ikusirik eta besterik aurreikusita ez dagoenez, kide zaharrenak Joseba Arrizabalaga Mendicute Jaunak Presidente gisa jardungo duela erabakitzen da, Idazkari bezala kide gazteenak hau da Eneko Bilbao Goirik eta batzordekide gisa Andoni Cabrejas Bolumburu jaunak.

BIGARRENA.- Bigarren hauteskunde prozesuaren hasiera adosten da, horretarako Akta honi “ANEXO Nº 1” bezala atxikitzen zaion hauteskunde egutegia onartuz.

HIRUGARRENA.- Hirugarren, Euskadiko Herri Kirol Federazioaren eta Herrialdeetako Federazioen zerbitzu administratiboek eskainitako informazioa aintzat hartuta, beraien Biltzar Orokorrek akta honi “ANEXO Nº 2” bezala atxikitzen zaion agirian agertzen den osaketa dute.

Ondorioz, Hauteskunde Arautegiaren eta gainontzeko arautegi aplikagarriaren arabera, bertan agertzen diren kideek hauteskunde ardatza osatzen dute.

LAUGARRENA.- Laugarren, eta Euskadiko Herri Kirol Federazioaren zerbitzu administratiboek igorritako informazioa aintzat hartuta, estamentu bakoitzeko herrialdeetako afiliatuak ondokoak dira:

Arabako Herri Kirol Federazioa:
Klubak: 9
Kirolariak: 87
Epaileak: 7

Bizkaiko Herri Kirol Federazioa:
Klubak: 52
Kirolariak: 511
Epaileak: 19

Gipuzkoako Herri Kirol Federazioa:
Klubak: 7
Kirolariak: 323
Epaileak: 12

Datu horiei so eginez eta aintzat hartuta Estatutuetan eta Hauteskunde Arautegian aurreikusita dagoena, herrialde federazio eta estamentu bakoitzeko jarraian aipatzen den ordezkarien atribuzioa egitea egokitzen da:

Arabako Herri Kirol Federazioa:
Klubak: 1
Kirolariak: 2
Epaileak: 1

Bizkaiko Herri Kirol Federazioa:
Klubak: 6
Kirolariak: 12
Epaileak: 2

Gipuzkoako Herri Kirol Federazioa:
Klubak: 1
Kirolariak: 7
Epaileak: 2

BOSGARRENA.- Kultura-sailburuaren 2012ko otsailaren 19ko Aginduaren 36. Artikuluak eta hurrengoak aurreikusten dutenarekin bat eginez, zeinek hauteskunde arautegiak elaboratzeko eta euskal eta herrialdeetako kirol federazioen hauteskundeak egiteko prozesuak ezartzen dituen, Akta hau eta atxikirik doakion dokumentazioa:
*Euskadiko Herri Kirol Federazioaren iragarki-taulan eta web orrian jakitera emango da.
*Herrialdeetako federazioetara igorriko da, bakoitzak bere iragarki-taulan jakitera emateko helburuaz.
*Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendaritzara igorriko da.

Hartutako erabakien aurka helegitea aurkeztu ahal izango da Hauteskunde Batzordearengana joz bi egun baliodun epean, hautesleen zehaztearen kasuan salbu, zeinen epea bost egun naturalekoa izango da.

HAUTESKUNDE EGUTEGIA EUSKADIKO HERRI KIROL FEDERAZIOA

2017ko OTSAILAK 14
Hauteskunde Batzordearen bilera Hauteskunde prozesuari hasiera emanez ondokoak barneratzen dituen hauteskunde deialdiarekin:
*Hauteskunde egutegiaren onarpena.
*Ordezkarien atribuzioaren onarpena estamentu eta herrialde federazio bakoitzeko
*Hautesle-erroldak onartzea (lurraldeetako batzar nagusiak)

2017ko OTSAILAK 15
Hauteskunde Batzordearen akordioak argitara eman:
*Hauteskunde egutegia
*Hautesle-erroldak (lurraldeetako batzar nagusiak)
*Ordezkarien atribuzioaren akordioa estamentu eta herrialde federazio bakoitzeko eta zehazki lurraldeetako federazioei azken akordio honen jakinarazpena

2017ko OTSAILAK 16
Estamentu eta herrialde federazio bakoitzeko egindako ordezkarien atribuzioari buruzko erreklamazioak jartzeko epearen hasiera

2017ko OTSAILAK 20
Estamentu eta herrialde federazio bakoitzeko egindako ordezkarien atribuzioari buruzko erreklamazioak jartzeko epearen amaiera

2017ko OTSAILAK 21
Estamentu eta herrialde federazio bakoitzeko egindako ordezkarien atribuzioari buruz jasotako erreklamazioen ebazpena

2017ko OTSAILAK 22
Herrialde Federazio bakoitzeko Biltzar Orokorrek, ordezkarien hautaketarako epearen hasiera.

2017ko MARTXOAK 13
Herrialdeetako Federazioen ordezkarien hautaketak jakinarazteko epearen amaiera

2017ko MARTXOAK 14
Euskadiko Herri Kirol Federazioko Biltzar Orokorreko kideen behin-behineko izendapena.

2017ko MARTXOAK 15
Euskadiko Herri Kirol Federazioko Biltzar Orokorreko kideen behin-behineko izendapenari erreklamazioak jartzeko epearen hasiera.

2017ko MARTXOAK 16
Euskadiko Herri Kirol Federazioko Biltzar Orokorreko kideen  behin-behineko izendapenari erreklamazioak jartzeko epearen amaiera.

2017ko MARTXOAK 17
*Euskadiko Herri Kirol Federazioko Biltzar Orokorreko kideen behin-behineko izendapenari ezarritako erreklamazioen ebazpena.
*Euskadiko Herri Kirol Federazioko Biltzar Orokorreko kideen behin-betiko izendapena.

2017ko MARTXOAK 18
Euskadiko Herri Kirol Federazioko lehendakari izateko hautagaiak aurkezteko epearen hasiera.

2017ko MARTXOAK 30
Euskadiko Herri Kirol Federazioko lehendakari izateko hautagaiak aurkezteko epearen amaiera.

2017ko MARTXOAK 31
Euskadiko Herri Kirol Federazioko lehendakari izateko behin-behineko hautagaien izendapena.

2017ko APIRILAK 1
Euskadiko Herri Kirol Federazioko lehendakari izateko behin-behineko hautagaien izendapenari erreklamazioak jartzeko epearen hasiera.

2017ko APIRILAK 3
Euskadiko Herri Kirol Federazioko lehendakari izateko behin-behineko hautagaien izendapenari erreklamazioak jartzeko epearen amaiera.

2017ko APIRILAK 4
*Euskadiko Herri Kirol Federazioko lehendakari izateko behin-behineko hautagaien izendapenari jarritako erreklamazioen ebazpena.
*Euskadiko Herri Kirol Federazioko lehendakari izateko behin-betiko hautagaien izendapena.

2017ko APIRILAK 19
*Ezohiko Biltzar Orokorra Euskadiko Herri Kirol Federazioko lehendakaria hautatzeko.
*Behin-behineko lehendakari izendapena.

2017ko APIRILAK 20
Behin-behineko lehendakari izendapenari erreklamazioak jartzeko epearen hasiera.

2017ko APIRILAK 21
Behin-behineko lehendakari izendapenari erreklamazioak jartzeko epearen amaiera.

2017ko APIRILAK 24
*Behin-behineko lehendakari izendapenari jarritako erreklamazioen ebazpena.
*Euskadiko Herri Kirol Federazioko behin-betiko lehendakari izendapena.