Abadiñon, 2017ko martxoaren 17an.

2017ko urtarrilaren 27an egindako azken Batzar Nagusian Hauteskunde Batzordeko kide izendatuak izan ziren Joseba Arrizabalaga Mendicute Jauna Presidente gisa; Eneko Bilbao Goiri Jauna Idazkari gisa eta Andoni Cabrejas Bolumburu Jauna batzordekide gisa, Hauteskunde Batzorde osoa bildurik eta Javier Cortazar Larracoechea aholkulari juridikoak lagunduta, jarraian aipatzen diren puntuak zabal aztertu eta eztabaidatu ondoren, aho batez onartu dira ondoko

AKORDIOAK

LEHENENGOA.- Hauteskunde egutegian jarritako epe barruan Biltzar Orokorrerako kideen martxoaren 14ko behin-behineko izendapenaren aurrean erreklamaziorik adierazi ez denez, aho batez erabakitzen da behin-betiko izendapena ematea Euskadiko Herri Kirol Federazioaren Biltzar Orokor berria osatuko duten ondoko pertsona fisiko eta entitate juridikoei, Herrialdeetako Federazioz eta estamentuz banatuta:

ARABA:
Klubak:
Lauzaldi
Oketa
Kirolariak:
Carlos Ruiz de Arechavaleta
Epaileak:
Jesús Ibañez

BIZKAIA:
Klubak:
Gohierri Kirol Elkartea
Gaztedi
Iparralde
Torrekolanda
Piratak Herri Kirol Kluba
Santurziko Kaul Kirol Elkartea
Kirolariak:
Jose Ignacio Olea
Jose Antonio Lopategi
Manuel Ángel Bolaños
Jose Antonio Sistiaga
Jon Jose Ormaza
Diego Ugarte
Jose Antonio Goirigolzarri
Eduardo Mendizabal
David Duran
Arkaitz Ispizua
Jose Antonio Gisasola
Oskar Perez
Epaileak:
Jose Luis Bengoa
Juan Miguel Ranero

GIPUZKOA.-
Klubak:
Mutriku Sokatira Taldea
Kirolariak:
Iñigo Eizagirre Ascaray
Igor Esnaola Dorronsoro
Jon Irazu Ugalde
Suharri Irazustabarrena Arbelaitz
Iñigo Mercader Soroa
Urtzi Telleria Almorza
Xabier Zaldua Alberdi
Epaileak:
Eduardo Arrizabalaga Arrona
Félix Beitia Beloki

BIGARRENA.- Hauteskunde egutegian ezarritakoaren arabera, bihar martxoak 18 lehendakaria izateko hautagaitzak aurkezteko epea hasten da eta 2017ko martxoaren 30rarte iraungo du.

HIRUGARRENA.- Akta honi “ANEXO Nº 1” bezala atxikitzen zaion lehendakaria izateko hautagaitza aurkezteko idazki modelo ofiziala onartzen da.

Hauteskunde Arautegian eta hauteskunde kontuetan indarrean dauden gainontzeko arauen arabera, batzar-agiri honetan hartutako erabakien aurka helegitea jarri ahal izango da Hauteskunde Batzordearengana joz, bi egun baliodun epean.