Abadiñon, 2016ko apirilaren 20an

Jose Luis Sarasola Aginalde lehendakariak, Carlos Ruiz de Aretxabaleta idazkariak eta Kerman Perez de Herediak osatzen duten Hauteskunde Batzorde osoa bildurik, ondoko akordioak onartu dira aho batez:

BAKARRA.- Hauteskunde egutegian aurreikusitako epearen barruan, lehendakaria izateko Jose Antonio Lopategi Arrieta jaunaren kandidatura bakarra jaso da, Goiherri Kirol Elkartearen ordezkaritzan. Beharrezko baldintza guztiak betetzen dituela irudituz, Jose Antonio Lopategi Arrieta jauna behin-behinean izendatzen da Euskadiko Herri Kirol Federazioko lehendakaria izateko hautagai bezala.

Hartutako erabakien aurka helegitea jarri ahal izango da Hauteskunde Batzordearengana joz, bi egun baliodun epean.